Zientziari buruzko ikas-egoera baten barruan, Donostiako Kimika Fakultateak antolatutako IV. "Zientzialari Batekin Elkarrizketa" lehiaketan parte hartu dugu.
Miren Ostra Beldarrain zientzialaria eta Kimika Fakultateko irakaslea bisitan etorri zitzaigun, eta elkarrizketa interesgarri bat egin genion. Saioaren amaieran, Mirenek esperimentu bat erakutsi zigun, gure jakin- min zientifikoa are gehiago piztuz.
Bildutako informazioaren oinarri hartuta, hainbat horma-irudi sortu genituen, besteak beste, zientzialarien biografiak, haien lorpenak, aurkikuntzak, emakume euskaldun zientzialari nabarmenak eta denbora- lerroak jasotzen zituztenak.
Guztira 69 lan aurkeztu ziren lehiaketara, eta gure horma-irudia lehen 10 lan onenen artean hautatua izan zen. Ondorioz, otsailaren 14an Donostiako Kimika Fakultatean ospatu zen sari banaketa ekitaldira gonbidatuak izan ginen.
Ekitaldian zehar, 10 horma-irudi lanen egileek oholtzara igo ziren beren sariak jasotzera. Lehenik eta behin, irabazle izan ziren lehenengo hiru lanen egileek jaso zituzten sariak, eta ondoren, gainerako zazpi finalistek ere aitortza jaso zuten.
Comments